Hemeretzi haur hil dira Ugandan ikastetxe batek su hartu ostean
KAMPALAHemeretzi haur eta bi heldu zendu ziren atzo Ugandan, lotan zeuden ikastetxeak su hartu ostean. Hainbat lagun zauritu ziren ezbeharrean, horietako batzuk larri. Sua zerk piztu zuen ikertzen ari da Polizia. Jakinarazi duenez, suak ikastetxeko logela bat hartu zuen. Bertan bederatzi eta hamabi urteko 62 neska zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu