Mundua

Hemeretzi lagun hil dira Bagdaden izandako leherketa batean

2009ko ekainaren 26a
16:46
Entzun
Gutxienez hemeretzi pertsona hil eta 45 pertsona zauritu dira Bagdaden, lehergailez beteriko motozikleta batek eztanda egin duenean. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, erasoa Irakeko hiriburuko erdiguneko autobus geltoki batean gertatu da, Bab al Sheij eremuan.

Eztanda izan den unean jende ugari zegoen autobus geltokiaren inguruan, merkataritza gune asko daudelako. Poliziak oraindik ez du argitu erasoa suizida batek egin duen edo detonagailu bidez egin den.

Gaurkoa ez da azken egunetan Bagdaden izan den eraso bakarra. Izan ere, iragan asteazkenean Ciudad Sadr auzoan -Bagdadeko ekialdean- beste eraso bat izan zen, eta orduan 65 lagun hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.