Gerrila maoistak hainbat eraso egin ditu Indiako eskualde batzuetan eta horietan gutxienez hemeretzi pertsona hil dituzte. Liskarrak Indiako Legebiltzarreko behe ganberarako -Lok Sabha- hauteskundeen lehen egunean gertatu dira.
Eraso gehienak hauteslekuetan gertatu dira. Horiek zaintzen ari ziren poliziei eraso egin die gerrillari maoistek. Kasu batzuetan, bozkatzeko ilarako pertsonen aurkakoak izan dira ekintza. Erasoak gertatzeko dagoen arriskuagatik bi milioi polizia ari dira segurtasuna bermatzen, baina neurri horiek ez dute gerrillari maoisten erasoa saihestu.
Indiako hamabost estatutan ari dira bozak egiten eta bozetara 714 milioi indiar deitu dituzte. Bozak bost fasetan egingo dituzte eta maiatzaren 13an amaituko dira.
Kongresua alderdia -azken bost urteetan agintean egon da- eta NDA Aliantza Demokratiko Nazionala dira bozetako hautagai nagusiak.
mundua
Hemeretzi lagun hil dituzte Indiako bozetako lehen egunean
Gerrilla maoistak hauteskundeak egiten ari diren hainbat eskualdetan egin ditu erasoak. Hildakoak hauteslekuetan zeuden zibilak eta poliziak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu