Iraken inbasioaren ondorena

Hemezortzi italiar eta hainbat irakiar hil ditu ekintzaile suizida batek Nasiriya hirian

Italiako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, hemezortzi dira Irak hegoaldean, Nasiriyan, izan den atentatu suizidan hildako italiarrak; hamazazpi militar eta zibil bat. Era berean, hainbat irakiar ere hil ditu eztandak, baina haien kopuru zehatzari buruzko adostasunik ez dago iturrien artean: Mendebaldeko agentzien arabera, 8 dira zendutako irakiarrak; Quatargo Al Jazeera telebistaren arabera, ordea, gutxienez, 30. Irakeko erietxeetako iturriek agertu dutenez, guztira 28 dira hildakoak, baina kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute. Nolanahi ere, AEBek gerra amaitutzat eman zutenetik izan den eraso lazgarrienetakoa da.

2003ko azaroaren 12a
20:53
Entzun
Lehergailuz beteriko kamioi bat eztandarazi du ekintzaile suizida batek Nasiriyan, Italiako Armadak hiri hartan duen kuartelaren aurka. Eraikina erabat suntsituta geratu da. Hain justu, Eufrates ibaiaren ertzean dago egoitza hori, eta lehenago Merkataritza Ganbera zen.

Inguruko zenbait eraikin –baita ibaiaren beste aldekoak ere– erabat txikituta gelditu dira. Datu hauek baiztatzen badira, Irakeko gerraren ondoren gertatu den bigarren atentatu odoltsuena izan da, abuztuaren amaieran Ali en Najaf Imanaren mausoleotik ateratzen ari zirela 90 lagun hil baitziren, tartean Mohamed Baqr al Hakim xiiten burua.

Italiako 2.400 militar eta karabinieri daude egun Iraken, Erresuma Batuko aginduen menpe.Carlo Azeglio Ciampiri Italiako Errepublikako presidenteak erasoaren berri jakin eta gutxira agerraldia egin du, eta "hunkituta" dagoela adierazi du:"Italia guztia Karabinierietatik gertuago sentitzen da", esan du. Hil diren hamabost militarretatik hanahiru karabinieriak dira, eta osterantzeko biak, Lurreko Armadako kideak.

Karabinieriek Nasariyan duten kuartela bi eraikinez osatua dago. Bertan, hainbat herrialdeetako 350 militar daude eta Irakeko Poliziaren entrenamendurako gunea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.