Israelek 18 palestinar hil zituen joan den ostiralean Gazan eta Zisjordanian protestan ari ziren milaka laguni erasota. Hori dela eta, Arabiar Ligaren larrialdiko bilera eskatu zuen Palestinako Aginte Nazionalak, eta hark Nazioarteko Zigor Auzitegira jo du. Auzitegiari eskatu dio iker ditzala joan den ostiraleko hilketak.
Aldi berean, Arabiar Lig osatzen duten herrialdeek eskatu diote Nazio Batuen Erakundeari gertatutakoa ikertzeko batzorde independente bat sor dezala, eta egin ditzala urratsak hilketen erantzuleak epaitzeko.
Ligak berretsi du palestinarrek eskubidea dutela okupazioaren aurka borrokatzeko eta baita ekintza baketsuak egiteko ere. Harekin bat etorri da Human Rights Watch erakundea ere, eta salatu du palestinarren hilketak "legez kanpokoak" eta "aldez aurretik prestatuak" izan zirela.