Ekuador

Hemezortzi preso hil dira Ekuadorren, bi espetxetan izandako motinetan

Guayaquilgo eta Latacungako espetxeetan matxinatu dira presoak.

Ekuadorko armadak soldaduak Lacatungako espetxearen kanpoan, gaur goizaldean. JOSE JACOME / EFE
2021eko uztailaren 22a
12:50
Entzun

Matxinadak izan dira Ekuadorko bi kartzelatan, eta gutxienez hemezortzi lagun hil dira, espetxeen kudeaketaz arduratzen den SNAI Arau-hausleen Arreta Integralerako Zerbitzu Nazionalak jakinarazi duenez. Guayaquilgo espetxean eta Latacungakoan izan dira motinak. Lehenengoan izandako istiluetan zortzi preso hil dira, eta lau polizia zauritu dira, SNAIren arabera. Beste hamar hildako izan dira Lacatungan, erakundeak zabaldu duenez. Horrez gain, sei agente zauritu eta espetxean kalteak izan direla azaldu du.

Poliziaren errefortzuak bidali dituzte bi espetxeetara, eta egoera baretu da horren ostean, SNAIren arabera: «Segurtasun indarrek eta espetxe zaintzako agenteek, Poliziaren eliteko indarrekin batera, espetxeen kontrola hartu dute».

Zenbait hedabidek zabaldu dute leherketak eta tiroak izan direla Latacungako istiluetan leherketak, eta suzko armak erabili dituztela. Polizia agente batek azaldu du zenbait agente atxiki dituztela presoek. Segurtasun maila ertaineko eta altuko pabiloietako presoak matxinatu dira espetxe horretan, Poliziaren bertsioaren arabera. 70 preso inguru espetxearen atean pilatu direla esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.