Hemezortzi urtez bahituta egon den emakume bat aske geratu zen atzo Amerikako Estatu Batuetan. Komisaldegira joan eta bere historia kontatu zuenean, poliziek Jaycee Lee Dugard bezala identifikatu zuten. Dugard 11 urte zituela bahitu zuten Kalifornian. Bahituta egon den urteetan bi seme alaba izan dituela, jakinarazi du Poliziak.
Bahiketarekin zerikusia izan dezaketen bi lagun daude atxilotuta. Bertako hedabideak argitaratu dutenez,Phillip Garrido eta Nancy Garrido dira. Bahiketa leporatzen diete biei baina gizonezkoari bortxaketa eta sexu jazarpena ere egotzi diote. Aurretik ere sexu erasoekin zerikusia duten delituengatik aurrekariak zituen.
Mundua
Hemezortzi urtez bahituta egon ondoren aske geratu da emakume bat AEBtan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu