munDUA

Heriotz zigorra jarri diete hiru laguni Iranen, hauteskundeen ondoren protesta egiteagatik

Mahmud Ahmadinejadek ekainean irabazitako bozetan iruzurra egon zela salatu zuten.

2009ko urriaren 10a
16:12
Entzun
Irango ekainaren 12ko hauteskundeetan iruzurra egon zela salatzeagatik heriotz zigorra ipini diete hiru laguni, gaur Justizia Ministerioak jakinarazi duenez.

Emaitza ofizialen arabera, Mahmud Ahmadinejadek irabazi zituen bozak, eta hark segitu du Irango presidente izaten. Mir Hussein Mousavi eta Mehdi Karroubi presidentetzarako hautagaiek hauteskundeak berriro egiteko eskatu zuten. Ahmadinejadek botoen %63 lortu zituen, Mousavik %34, betiere iturri ofizialek esan dutenez.

Batik bat, Teheran hiriburuan izan ziren liskarrak. Borroketan gutxienez 30 lagun hil ziren, iturri ofizialen arabera. Milaka lagun atxilotu zituzten, eta berrehun inguru preso daude oraindik, epaiketaren zain ustez. Oposizioak salatu du jazarrita dagoela, eta bere jarraitzaileak torturatzen ari direla.

1979an erregimen islamiarrak Irango boterea eskuratu zuenetik aurtengoa izan da gobernuaren aurkako erantzunik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.