Giza eskubideen urraketak

Heriotza zigorra berriz indarrean jarri zutenetik milagarren pertsona exekutatu dute AEBetan

Euskal Herrian goizeko zortziak zirela jarri diote Kenneth Lee Boyd presoari injekzio hilgarria, AEBetako Carolinako Espetxe Zentralean, eta denbora gutxian hil da. Hain justu, Boyd izan da 1976ean AEBetan heriotza zigorra berriro indarrean jarri zutenetik heriotza zigorra aplikatuta hil duten milagarren pertsona. Carolinako Gobernadoreak ez ditu aintzat hartu Boyden abokatuek egindako erruki eskaerak.

2005eko abenduaren 2a
14:21
Entzun
Duela 17 urte, 1988an, emaztea eta aitagiarreba hil zituelakoan, zigortu zuten Boyd heriotza zigorrera. "Krimen horietan gertatutakoa eta haien ingurukoak arreta handiz aztertu ondoren, ez dut pisuzko arrazoirik aurkitzen errukia emateko, eta epaimahaiaren aho bateko erabakia atzera botatzeko", adierazi zuen atzo gauean Mike Easley Carolinako Gobernadoreak.

Boydek 57 urte zituen, eta behin eta berriz defendatu izan du ez zuela zerikusirik izan emaztearen eta aitagiarrebaren hilketekin. Azken orduak senide eta lagunekin igaro dituela jakinarazi dute, eta gobernadorearen erabakia "nahikoa ondo" hartu zuela agertu dute haren hurbilekoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.