Duela bi urte izan zen erasoa, apirilaren 19an, Bostonen maratoia egiten ari zirela. Helmugatik gertu, bi lehergailuk eztanda egin zuten, eta hiru lagun hil ziren.
Dzhokhar eta Tamerlan Tsarnaev jo zituzten erasoaren egiletzat. Tamerlan tiroz hil zuen Poliziak. Dzhokhar joan den apirilean jo zuten errudun, eta epaimahaiak heriotza zigorra ezarri dio. 21 urte ditu.