Heriotza zigorra kendu dute AEBetako Illinoisen

2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
WASHINGTON. AEBetako Illinois estatuan heriotza zigorra deuseztatzea erabaki dute. Pat Quinn estatuko gobernadoreak heriotza sistemak porrot egin duela adierazi du. «%100 akatsik gabea izan ezin badu, sistema hori ezin dugu mantendu», azaldu du Quinnek. Hamabost lagunei heriotza zigorra kendu diete erabakiaren ondorioz. Heriotza zigorrik gabeko hamaseigarren estatua da Illinois AEBetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.