Heriotza zigorra, Punjab eskualdeko gobernariaren hiltzailearentzat

2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Pakistango Punjab eskualdeko gobernatzailea hil zuen Mumtaz Kadriri heriotza zigorra ezarri diote.

Iragan ekainean tiroz hil zuen Salam Taseer gobernatzailea Kadrik. Taseer PPP Pakistango Herriaren Alderdiko buruetako bat zen, baita Asif Ali Zardari presidentearen jarraitzailehurbilenetako bat ere. Erasotzaileak azaldu du gobernadorea hiltzea erabaki zuela «profetari birao egitea zigortzen duen legea aldatzearen alde agertu zelako». Lege horren arabera, Mahoma profetaren aurkako hitzak edo irainak egitea heriotzarekin zigortu daiteke. PPPk jakinarazi zuen legea aldatzeko asmorik ez zuela, baina, Taseer gobernadorea zuzenketak egitearen alde agertu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.