Mundua

Heriotzera zigortutako lau preso urkatu dituzte Japonian

Justizia ministro berriak aurrekoaren irizpidea aldatu, eta berriro ere heriotza zigorra aplikatzeari ekin dio. Hil dutenetako batek 77 urte zituen.

2006ko abenduaren 25a
18:13
Entzun
Aurreko Justizia ministroak, Seiken Sugiurak, etenda eduki du hamaika hilabetez heriotza zigorren aplikazioa, baina Shinzo Abe lehen ministroak haren ordez ezarritako Jinen Nagase Justiziako buruzagi berriak berriz jarri ditu abian.

Hala, Yoshimitsu Akiyama, Yoshio Fujinami, Michio Fukuoka eta Hiroaki Hidaka presoak hil dituzte gaur, urkatuta. Akiyamak 77 urte zituen eta 20 urte zeramatzan espetxean.

Horrenbestez, Justizia ministro berriak aldatu egin du heriotza zigorren aplikazioaren inguruko irizpidea, eta 2005eko abendu arte bezala, zigor hori gauzatzeari ekin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.