memoria historikoa

Herri akusazioak 20 urteko kargugabetzea eskatu du Garzonentzat frankismoko ikerketengatik

Hilketak ikertzeko agindua emandakoan prebarikazioa egin izana egozten diote Manos Limpias eta Libertad e Identidad elkarteek. Fiskaltzak absoluzioa eskatu du.

2012ko otsailaren 8a
15:03
Entzun

Manos Limpias eta Libertad e Identidad elkarteek osatutako herri akusazioak hogei urteko kargugabetzea eskatu du gaur Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearentzat, frankismoko hilketak ikertzeko agindua eman zuenean prebarikazioa egin zuelakoan. Elkarteen arabera, eskumen hori ez zegokion Garzoni, "eta hori berak bazekien".

Luis Navajas fiskalak absoluzioa eskatu du.

Gaur bukatu da epaiketa Espainiako Auzitegi Gorenean, eta ondorioak plazaratu dituzte parteek.

Gaur ere Garzonen aldeko hainbat lagun bildu da auzitegi atarian. Frankismoko biktimekiko justizia galdegin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.