Generoan eta sexuan oinarritutako deskriminazioaz hitz egiteko saio berezia egin dute Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluan, baina Kooperazio Islamikoaren Erakundeko herri islamikoek ez parte hartzea erabaki dute. Gaiaz ezin dute eztabaidatu, gay, lesbiana eta transexual «kontzeptuok» onartzen ez dituztelako. Eztabaida baztertzen zutela erakusteko, aretotik atera dira gehienak.Pakistanek, Senegalek eta Mauritaniak, berriz, hitz egin dute, baina euren kontrako jarrera azaltzeko.
Horien ustez, ez dago harreman zuzenik sexu askatasunaren eta giza eskubideen artean, eta bere ideiak gainerakoei inposatu nahi izatea leporatu diote Mendebaldeari. «Sexuaren barruan bultzatzen den jarrera eskandalagarria hainbat erlijioren irakaspenen kontrakoa da; besteak beste, islamaren kontrakoa», Pakistango ordezkariaren arabera.
Kriminalizazioa
Munduan gutxienez 76 herrialderen legeak zigortzen ditu pertsonak gay edo lesbiana izateagatik, eta bost herritan aplikatzen dute gaur egun heriotza zigorra. Nazio Batuen Erakundeak bi hamarkadatan jasotako gehiegikeriak bildu ditu txosten batean, eta salatudu sexu bereko pertsonen arteko harremanak zigortuta giza eskubideen nazioarteko legea urratzen dela.
Herri islamikoak sexu askatasunari buruzko NBEren saiotik atera dira
Gay, transexual eta lesbianen eskubideez eztabaidatzea baztertu dute, «kontzeptuok» ez dituztelako onartzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu