Irakeko okupazioa

Herri Lanetako Ministerioko goi kargu bat eta bi laguntzaile hil dituzte Bagdaden

Amal Abdel Hadid Irakeko Herri Lanetako Ministerioko goi kargua eta haren bi laguntzaile —aholkulari bat eta bizkartzain bat— hil dituzte gaur goizean tiroka Bagdaden. Erresistentziako taldeek askotan egin dituzte Irakeko Gobernuko agintari eta goi karguen aurkako erasoak "kolaborazionistak" izatea egozten baitiete.

2004ko azaroaren 20a
13:20
Entzun
Amal Abdel Hadid bere autoan zihoan Al Kasidisija auzoan erreboltari talde batek metrailetekin tiro egin dientean. Hadidez gain haren aholkulari bat eta bizkartzain bat zihoazen autoan eta hirurak hil dituzte.

Irakeko Gobernuko agintari eta funtzionario ugari hil ditu dagoeneko erresistentziak. Izan ere, AEBetako indar okupatzaileen laguntzaile izatea egozten diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.