Fuad Sinioraren gobernuaren indarren eta Hezbolako ekintzaile xiiten arteko borrokak eten dira Polizia iturrien arabera. Hezbolak Libanoko hiriburuko mendebaldeko kale guztien kontrola hartu du azken orduetan. Lekukoen arabera, Saad Hariri Libano Legebiltzarreko buruzagiaren etxera misil bat jaurtiki dute ekintzaileek,eta armada jauregiaren atarian dago hura babesteko.
Asteazkeneko grebarekin batera piztu zen gatazkan 11 pertsona hil dira gutxienez eta 30 zauritu dira. Hezbolak greba baliatu zuen Gobernuaren aurkako oposizioa nabarmentzeko, eta errepideak eta aireportuak geldiarazi ditu ondoren. Fuad Sinioraren gobernuaren oposizioak Saad Haririk krisia gainditzeko egindako proposamena baztertu zuen atzo gauean. Hezbolaren komunikazio sarea eten zuen Gobernuak eta taldeak ez du neurri hori onartu.
Hezbolak Beiruteko gune nagusien kontrola hartu du
Beirut Hezbolako ekintzaile xiiten eta Fuad Sinioraren gobernuko indarren arteko borrokaren guduleku bilakatu da azken orduetan. Hala ere, Polizia iturrien arabera, Hezbolak Beirut Mendebaldeko kale guztiak kontrolpean ditu, eta borrokak eten dira. Gutxienez 11 pertsona hil dira eta 30 zauritu asteazkenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu