Ali Hassan Jalil Libanoko Osasun ministroak gaur Al Safir egunkarian jakinarazi duenez, Israelgo armada bera izan zen 2006an Hezbola milizien aurkako kanpaina odoltsua egiteko aitzakia ibili zuten bi soldadu israeldarren heriotza eragin zuena. Hussein al Jalil Hezbolako buruak 2006ko abuztuaren 3an bertan jakinarazi zionez, Israelgo armadaren bonbardaketa batean hil ziren bi soldaduak.
Bahitzaileek, ministroak esan duenez, ahal zuten guztia egin zuten soldaduak bizirik mantentzeko. "Ironia handikoa da: Israelek hil zituen euren izenean gerra piztu zuen bi soldaduak", esan du.