Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak egindako desarmatze eskariari irmotasunez erantzun dio Hezbollah Libanoko talde xiitak: «Gure lurraldea defendatzeko eta Israelen mehatxuen aurrean gure subiranotasuna defendatzeko, armak izateko eskubidea dugu».
«Hezbollahek Libanoko lurraldea askatzeko hartu zituen armak. Banek eta haren nazioarteko erakundeak modu miserablean egin zuten porrot lurralde horren babes lanetan», gaineratu du erakunde xiitak agiri batean. Banek argitaratutako txostenean dioenez, Libanoko egoera «egonkorra» da, eta armak uzteko eskatu dio Hezbollahi.
Hezbollahek armak izateko eskubidea duela erantzun dio NBEri
Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak armak uzteko eskatu dio talde xiitari bere azken txostenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu