IHESA

Hiesa kontrolatzeko neurrietan akatsak daudela onartu du Nazioarteko Batzarrak

Hiesaren aurkako Nazioarteko Batzarrak bukatu du gaur Bangkoken egin duen bilera. Amaiera ekitaldian, hiesa kontrolatzeko neurrietan akatsak egon direla onartu du Batzarrak. Amaierako hitzaldia Nelson Mandelak, bere emazte Graca Machelek eta Sonia Gandhik eskaini dute.

2004ko uztailaren 16a
19:31
Entzun
Egun hauetan hiesaren aurkako Nazioarteko Batzarra bildu da Bangkoken eta gaur eman diote Batzarrari amaiera. Amaiera ekitaldian eskainitako hitzaldian Nelson Mandelak, bere emazte Graca Machelek eta Sonia Gandhik parte hartu dute. Hitzaldi horretan, Batzarrak onartu du hiesa kontrolatzeko neurrietan akatsak egon direla: “2004. urtean hiesa 38 milioi pertsonak edukitzeak eta orain hogei urtetik hona borroka bera izateak lotsatu egiten gaitu” adierazi dute.

Hitz egiten lehena Nelson Mandelaren emazte Graca Machel izan da. Epidemia kontrolatzeko neurrietan akatsak daudela onartu ondoren, arriskua txikitzeko eta infekzioaren aurrean pertsonek duten ahultasuna gutxitzeko neurrietan ere arazoak daudela nabarmendu du.

Arazoari aurre egiteko, hiesaren aurkako borrokan legeen eta politiken hobetzea eskatu du Batzarrak bere azkeneko mezuan. Horrez gain, hiesa dutenek jasotzen duten bazterkeria bukatzeko deia egin dute.

Nelson Mandelak, bere aldetik, herrialde aberatsenekDiru Funts Globalari diru gehiago ematea eskatu die. Diru Funts Global hori Nazio Batuen Erakundeko idazkari orokor Kofi Annan-ek sortu zuen 2002an eta hiesaren, malariaren eta tuberkulosiaren kontrako programak finantzatzea du helburu.

Hurrengo Batzarra 2006an egingo dute Kanadako Toronto herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.