NBEk Kosovon jarri duen Poliziako kide bat hil egin da, hain zuzen ere, atzo independentziaren kontrako manifestariekin izan zituzten istiluetan larri zauritu ondoren. Erietxe militar batean hil da polizia ukrainiarra.
Serbiarrak gehiengo diren Mitrovica hirian istilu handiak izan ziren atzo independentziaren aurkakoen eta NBEko Poliziaren eta NATOko soldaduen artean. Dozenaka lagun zauritu ziren -haien artean, 63 polizia eta 12 soldadu-, eta halaber, manifestari asko atxilotu zituzten.
NATOko ordezkarien arabera, gaur lasaiagoa da giroa, zenbait ikasleksoldadu frantziarren patruila bati harrika eraso dioten arren.
Mundua
Hil egin da atzo Kosovoko istiluetan zauritutako NBEko polizietako bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu