Iraken inbasioa

Hil honetan AEBetako 116 soldadu hil dira Iraken, 2004ko azarotik gehien

Atzo hiru hil ziren. Haietako bi beren ibilgailu azpian mina bat lehertzean.

2007ko maiatzaren 31
17:41
Entzun
AEBen Irakeko agintaritza militarrak jakinarazi duenez, hila hasi zenetik 116 soldadu estatubatuar hil dira Iraken, azken hirurak atzo. Hain zuzen ere, heriotzetako bi Irak erdialdean gertatu ziren atzo: beren ibilgailu azpian mina bat lehertzean hil ziren soldadu bi horiek. Hirugarren heriotzari buruz, ekintza batean hil zela agertu du AEBen agintaritza militarrak, baina beste xehetasunik eman gabe.

Nolanahi ere, 2004ko azarotik AEBetako Armadak ez zuen izan halako heriotza kopururik hilabete bateko epean. 2003ko martxoan Irak inbaditu zutenetik AEBetako 3.470 soldadu hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.