Egipto

Hilaren 28ra atzeratu dute Mursiren aurkako epaiketa

Traizioa egozten diote Egiptoko presidente ohiari. Fiskaltzaren arabera, presidente ohiak informazioa helarazi zion Qatarri bere karguaz baliatuta.

MOhamed Mursi presidente ohia, artxiboko irudian. STR / EFE
2015eko otsailaren 15a
12:06
Entzun

Gaur zen hastekoa Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiaren aurkako epaiketa, baina azkenean hilaren 28ra atzeratu dute auzia. Estatuburu ohiari eta beste hamar akusatuei sekretupeko informazioa zabaltzea egozten diete. 

Ez da hau estatuburu ohiaren aurkako auzi bakarra. Horretaz gain, hainbat manifestriren hilketagatik. Hamasi laguntzeagatik, espioitzagatik eta 2011n Wadi Natrungo espetxetik ihes egin izanagatik ere auzipetu dute Mursi. 

Hosni Mubaraken kasua ez bezala, ordea, Mursik onik irteteko aukera gutxi ditu, izan ere Egiptok argi utzi du azken hilabeteetan ez dela geldituko Anaia Musulmanak erabat desegin arte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.