MUNDUA

Hilaren 9an Hego Korearekin biltzea onartu du Ipar Koreak

Otsailean Hego Korean egingo dituzten Neguko Olinpiar Jokoetan atleta korearren parte hartzea izango dute, batez ere, hizpide

Pyeongchangen egngo dituzten Neguko Olinpiar Jokoek eman dute batzartzeko aitzakia. JEON HEON-KYUN / EFE
Igor Susaeta.
2018ko urtarrilaren 5a
12:01
Entzun

Seulek pasa den asteartean batzartzeko egindako eskaintza ontzat eman du Piongiangek, eta Panmunjomen, bi estatuak banatzen dituen eremu desmilitarizatuan, izango da bilera. Hego Koreako Gobernuko iturriek eman dute baieztapenaren berri: "Ipar Koreak fax bidezko gutun bat bidali digu, biltzeko gure eskaintza onartzen duela azalduz".  Baik Tae-hyun Batasunerako Ministerioko bozeramailearen esanetan, batzarrean ahaleginduko dira, gainera, bi estatuen arteko "harremanak hobetzen". Beraz, ia bi urtez bien arteko komunikazio zuzena etenda egon ondoren, atzera aurrez aurre mintzatzea erabaki dute.

Urte berriko mezuarekin batera, Kim Jong-un Ipar Koreako liderrak iragarri zuen prest zegoela Hego Korearekin hitz egiteko Neguko Olinpiar Jokoetara ordezkaritza bat bidaltzeko aukeraz. Horiek Pyeongchangen egingo dituzte (Hego Korea), otsailaren 9tik 25era. Seulek ontzat eman zuen Piongiangen asmoa, hilaren 9an batzartzea planteatu zuen, eta Moon Jae-in presidenteak adierazi zuen harremanak hobetzeko aukera eskain zezakeela bilerak.

AEBek bilerari buruzko zalantzak dituzte. James Mattis  Defentsa idazkariak adierazi zuen, atzo, bilera "nazioarteko presioen ondorio" dela, eta dudak ditu Jong-unen asmoei buruz, ez ote den "salbuespenekoz keinu" hutsa harena. Japoniako Defentsa ministroa ere antzera mintzatu zen, eta azpimarratu zuen bilerak gertutik "zainduko" dituztela, "Ipar Koreak eduki izan dituelako ustez elkarrizketa bultzatzeko faseak, nahiz eta bere programa nuklearrari eutsi izan dion bitartean".

Koreako gerra 1953an bukatu zen, bake hitzarmenik gabe. Ordutik, soilik armistizio bat dago indarrean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.