Izena: Lucie Aubrac. Jaioteguna: 1912ko ekainaren 29a. Lekua. Macon (Frantzia).
Frantzian nazien aurkako erresistentzian adorea erakutsi zuen Lucie Aubracek --ezkondu aurretik Bernard, Raymond Samuel senarraren abizen klandestinotik hartu zuen abizena--. Adore horrek ezagun egin zuen, eta hamarkada askotan erreferentzia izan da Frantzian. Azken arnasa herenegun eman zuen Parisko inguruetako erietxe batean, 94 urte zituela. Sona handia eman zion 1943an senarra eta Jean Moulin erresistentziako burua kartzelatik ihes egiten laguntzeko zuzendutako planak. Senarra utzi du, eta hiru seme-alaba. ARANTXA IRAOLA
HILBERRIA. Erresistentziako ikurra Frantzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu