HILBERRIA. 'Vatikanoko exorzista'
Eliza katolikoko pertsonaia bitxienetakoa izan da Corrado Balducci. Demonologian aditua zen, hala nola astrologian eta okultismoan. Hainbat liburu idatziak zituen gai horien inguruan. Lurretik kanpoko bizitzan ere sinesten zuen, eta auzi horren inguruan duen jarrera aldatzeko eskatu zion Elizari. «Vatikanoko exorzista» esaten zioten deabruaren eraginpean zeudela uste zuten pertsona artatu baitzituen. Balducci 85 urterekin hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu