Hilda aurkitu dituzte Mexikoko hegoaldeko Guerrero estatuan duela hamar egun bahitutako bi buruzagi indigena, Raul Lucas Lucia (39 urtekoa) eta Manuel Ponce Rosas (32koa). Gorpuak iragan larunbatean aurkitu zituzten, baina iturri ofizialek gaur eman dute aurkikuntzaren berri. Biak ala biak OFPM Herri Mixtekaren Etorkizunerako Erakundeko kideak ziren, eta indigenen giza eskubideen defentsan aritzen ziren.
Bi indigenen hilotzak Las Cazuelasen topatu zituzten, Tecuanapa herrian, Guerreroko hiriburu Chilpancingotik 100 bat kilometrora, Segurtasun Publikoko Idazkaritzak zehaztu duenez.
Mundua
Hilda aurkitu dituzte Mexikon duela hamar egun bahitutako bi buruzagi indigena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu