ESTATU BATUAK

Hildako hamabi meatzarien senideak haserre, bizirik zeudela esan zietelako

AGENTZIAK - WASHINGTON
2006ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
WASHINGTON

Mendebaldeko Virginiako meategi batean lanean ari ziren 13 meatzarietatik 12 leherketatik onik atera zirela ospatzen ari ziren haien familiak, bat izan ezik beste guztiak hilik zeudela jakin zutenean. Astelehen goizean leherketa bat izan zen Sago meategian eta han lanean ari ziren 13 langileak harrapatuta geratu ziren. Hasieran, salbamendu taldeek gorpu bakarra aurkitu zuten eta beste 12 meatzariak bizirik zeuden zurrumurruak zabaldu ziren. Estatuko gobernadoreak berak berretsi zuen informazioa, nahiko daturik eduki aurretik. Gerora jakin zen istriputik 27 urteko gazte bat soilik atera zela bizirik.

Informazio faltsua zabaldu izanaren zergatia ikertuko zuela iragarri zuen Washingtonek. Meategia ustiatzen duen enpresak ukatu egin zuen atzo langile guztiak bizirik zeudela zabaldu izana, eta hildakoen berri senideek baino 20 minutu lehenago izan zuela esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.