ankarako atentatua

Hildakoak 128 direla zabaldu du HDP alderdi kurduak

Atzo, 95 hildako zenbatu zituzten Turkiako Gobernuaren iturriek. 'Hurriyet' egunkariaren arabera, poliziak identifikatu ditu bi atentatugile suizidak; Suruçeko atentatuan EIk erabilitako lehergai mota bera topatu diete.

2015eko urriaren 11
07:46
Entzun

Inork ez du beregain hartu atzo Ankaran sarraskia eragin zuen atentatua, baina lehen peskizek Estatu Islamikoa jarri dute jomugan; Hurriyet egunkariaren arabera, poliziak identifikatu ditu bi atentatugile suizidak, eta Suruçeko atentatuan EIk erabilitako lehergai mota bera topatu diete. Besteak beste, TNT lehergai mota erabili zutela eta triskantza areagotzeko metalezko bolatxoak zituztela zabaldu du egunkariak.

HDP alderdi kurduak atentatuan 128 hildako izan direla esan du. Hildakoen artean hauteskundeetan hautagai gisa aurkeztekoak ziren bi kide daudela zehaztu du. CHP alderdi sozialdemokratak, berriz, bere 11 kide atzoko atentatuan hil zirela adierazi du. Atzo, Turkiako Gobernuaren iturri ofizialek 95 hildako zenbatu zituzten orotara. Ospitaleetan 500 lagunetik gora artatu dituzte.

Selahattin Demirtas HDPko liderrak esan du ez dutela mendekua bilatuko, "baina estatua gurea da pentsatzen dutenek ordainduko dute". Datorren azaroaren 1eko hauteskundeetan parte hartzera deitu du.

Turkian zehar atzoko atentatua salatzeko izan diren manifestazioetan hainbat liskar jazo dira manifestari eta polizien artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.