Tavistock Placeko atentatuan, turistentzako autobus baten aurka egindakoan, bi lagun hil zirela esan zuen atzo Londresko Poliziak. Gaur, ordea, eraso horretan hildakoakgutxienez 13 direla jakinarazi du, eta guztira, 50etik gora direla atzoko atentatu oldean zenduak. Dena den, kopuru zehatzik ez dute eman oraindik.
Gainera, hildakoen artean Erresuma Batuko herritarrak ez ezik, kanpokoak ere badirela agertu du Tony Blair lehen ministroak: zehatz-mehatz, Sierra Leonakoak, Australiakoak, Portugalgoak, Poloniakoak eta Txinakoak.
Lehentasuna atentatuaren egileak atzematea
Charles Clarke Barne ministroak, berriz, segurtasun zerbitzuek egileak harrapatzeko operazio zabala abiatu dutela jakinarazi du. "Lehentasuna atentatuen egileak identifikatzea eta harrapatzea, gainerakoan, eraso gehiago egiteko arriskua baitago", adierazi du Charles Clarke Barne ministroak. "Hori de une honetan Poliziaren eta segurtasun zerbitzuen kezka nagusia", azpimarratu du.
Egileei dagokienez, webgune batean eskegitako idatziaren bidez Al Kaedaren Europako Erakude Sekretua izeneko taldeak egindako aldarrikapena "serio" hartzen ari direla adierazi du. "Webgune hori serioa da, eta, beraz, zorroztasunez aztertuko dugu. Hala ere, horrek ez du esan nahi beste aukera batzuk baztertuko ditugunik", agertu du.
Atentatuak egiteko moduari buruz hipotesi asko ari direla aztertzen agertu du. Batetik,metroko trenetako eztandak eragiteko telefono mugikorrak hala bestelako detonagailuak erabili ote zituzten argitzeko. Turistentzako autobusean izan zen leherketari dagokionez, ekintzaile suizidaren hipotesia presente daukatela esan du, baina beste aukerak baztertu gabe.
Hiria piskanaka normaltasunera
Atzoko erasoek larridura handia sortu zuten Londresko bizilagun eta han batzen diren milaka turistengan. Izan ere, 50lagun hil eta 700 bat zauritzeaz gain, garraio sare publikoa hankaz gora jarri zuen eta kaos handia sortu zen. Gaur, piskanaka, bere onera etortzen ari da hori guztia: metroko bi linea izan ezik beste guztiak beti bezala dabiltza. Atentatuak izan ziren lekuetako lineak dira itxita daudenak.
Erresuma batua / Sarraskia Londresen
Hildakoak 50etik gora direla baieztatu du Poliziak
Atzoko erasoetan hildakoak 50etik gora direla jakinarazi du Ian Blair Londresko Poliziaren buruak. Hala ere, kopuru zehatzik ez du eman, baina autobuseko leherketan gutxienez 13 lagun hil zirela zehaztu du.Oraindik bonbak lehertu ziren tokietatik ez dituzte gorpu guztiak atera. Bonbek lau kilo eta erdi baino lehergai gutxiago zutela azaldu dute, eta atentatuen egileak bat baino gehiago izan zirela. Erresuma Batuko Barne ministro Charles Clarkek, berriz, une honetako lehentasuna atentatuaren egileak atzematea dela esan du. Ildo horretatik, Al Kaedaren Europako Erakunde Sekretua talde ezezagunak webgune batean erasoak bere gain hartuz eskegitako idatziari sinesgarritasuna aitortu dio; hipotesi hori "serio" hartzen ari direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu