Hildakoak eta desagertuak 15.000tik gora dira jada

2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Lurrikarak eta hamar metro inguruko tsunamiak suntsitutako lurra arakatzen jarraitzen dute 100.000 inguru militarrek eta boluntariok. Japoniako Poliziaren azken datuen arabera, hildakoak jada 5.400dik gora dira, eta desagertuak, berriz, 9.600 inguru. Datu horiek handitu egin daitezkeela iragarri dute agintariek. Hildakoak ziurrenera 10.000 ere izango direla uste dute. Egunetik egunera bizirik dauden pertsonak aurkitzea zailagoa da. Tenperatura baxuek are gehiago zaildu dituzte salbamendu lanak. Urte garai honetarako, hain zuzen ere, ezohiko hotza ari dira jasaten. Orain arte, 26.000 lagun erreskatatu dituzte eta gehiago aurki ditzaketela uste dute. Japoniak laguntza eskatu dio nazioarteari, herritarrei babesa eman ahal izateko. Izan ere, milioi erdi inguru behin-behineko babeslekuetan bizi dira. Kaltetu gehienak Miyagiko eskualdean daude. Horietatik askok, gainera, ez dute edateko urik edo elektrizitate hornidurarik. Eta elektrizitatea dutenek ere ete- naldiak jasaten dituzte etengabe, zentral nuklearretan izandako kalteen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.