Hilketagatik, zazpi militar britainiar atxilotu dituzte
LONDRES. Britainia Handiko Itsas Armadako zazpi soldadu atxilotu dituzte, 2011n Afganistanen pertsona bat hiltzea egotzita. Erresuma Batuko Atzerri Ministerioak adierazi du «matxino» batekin izandako istiluen ondoriozko gertakaria dela, eta kasua justizia zibilera pasatuko dela orain, «ziurtatzeko militarrek arauen arabera jokatzen dutela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu