Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente hautatuak gaur jakinarazi duenez, Hillary Clinton izango da AEBetako Estatu idazkari berria. Alderdi demokratako arduradunei eman die albistea Obamak.
AEBetako presidentziarako hauteskundeetarako alderdi demokratan egin zituzten bozetan, Obama eta Clinton izan ziren hautagaiak, eta aurrenak irabazi zituen. "Laguna dut Clinton, lankidea, aholkularia, eta primarioetan aurkari gogorra izan nuen. Nire konfiantza osoa du", adierazi du Obamak. "Bere maila politikoa handia dela erakutsiko du".
Obamak urtarrilaren 20an hartuko du AEBetako presidente kargua. George Bush alderdi errepublikanoko kidea da gaur egun hango presidente. Estatu idazkari, berriz, Condoleezza Rice.
Horretaz gain, Eric Holder abokatua izendatuko du Justizia idazkari eta Janet Napolitano Arizonako gobernadorea Segurtasun Nazionaleko idazkari. Robert Gates-ek Pentagonoan segituko du.
"Estrategia berria behar dugu, eta horiek guztiek bat egiten dute botereraren erabileraz dudan pragmatismoaz, baita AEBek munduko buru gisa izan beharreko funtzioaz ere", esan du Obamak.
Denak ere Senatuak berretsi beharko ditu.
Mundua
Hillary Clinton, AEBetako Estatu idazkari
Barack Obamak gaur eman die albistea alderdi demokratako arduradunei. Condoleezza Riceren lekua hartuko du Clintonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu