Hillary Clinton AEBtako Estatu Idazkari izan liteke

Barack Obamaren aholkulariak Alderdi Demokrataren hautagaitzarako lehian arerio izandakoa postu hori betetzea pentsatzen ari dira, NBC telebista katearen arabera. Clintonen bulegokoek, ordea, erabaki hori Obamari soilik dagokiola adierazi dute.

2008ko azaroaren 14a
12:49
Entzun
AEBtako NBC telebista katearen arabera, Hillary Clinton izan liteke Obamaren Administrazioko Estatu Idazkari -atzerri ministroaren baliokide da-. Presidente hautatuaren aholkulariek beragan ari dira pentsatzen postu hori betetzeko. Clintonen laguntzaileek, ordea, erabaki hori Obamari eta bere taldeari "bakarrik" dagokiola adierazi dute. Iturri beraren arabera, Clinton ezagutzen dutenek kargu hori "gustura" hartuko lukeela iritzi diote. Beste hautagai batzuk John Kerry eta Bill Richardson dira. AEBtako presidentetzarako hautagai demokrata izateko Obamaren arerio izan zen Clinton.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.