Atzo ere jakina zen lortua zuela beharrezko zuen delegatu kopuruaren babesa, baina gaur arte itxarotea erabaki zuen Hillary Clintonek bere burua presidentegaitzat jo eta ospakizunak abiatzeko. Izan ere, bart jakin dira New Jersey eta Californiako emaitzak, eta horiekin, ukaezinezko sendotasuna lortu du.
Uztailaren 25etik 28ra bitartean egingo duten konbentzio demokratan berretsiko du alderdiak Clintonen hautagaitza, baina dagoeneko ofiziala da. Barack Obamak berak ere deitu dio zorionak emateko.
"Langa historikoa gainditu dugu", esan du Clintonek, aurreneko presidentegai emakumezkoa izango dela azpimarratuz. Kutsu feminista eman nahi izan dio garaipena ospatzeko eskaini duen hitzaldi luzeari, eta, hala, esan du "ideia progresisten alde belaunaldiz belaunaldi lan egindako lanaren fruitua" dela bere hautagaitza.
Donald Trump errepublikarra izango du Clintonek, aurrez aurrez, Etxe Zurirako lehian.