Hiltzaileen zerbitzura

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2010eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Viktor Bout (1967, Duxanbe)edo Heriotzaren merkatariari nazioarteko arma trafikatzailerik handienetako bat izatearen zama jarri diote, hainbat herritako politikari eta instituzioak arriskuan jartzeko moduko informazioa duelakoan; literatura asko dago haren inguruan, AEBetako eta Errusiako informazio zerbitzuek zipriztintzen dituzten istorioetan bezala. Thailandian atxilotu zuten, 2008ko martxoan, eta ordutik AEBak haren estradizioa lortzen saiatu dira, eta azkenean lortu dute. Atzo atera zen Bangkoketik Washingtonera. Bizi guztirako zigorrera kondenatzeko adina akusazio egin nahi dizkiote AEBetan.

Afrikako, Ekialde Hurbileko eta Hego Amerikako diktadoreekin eta talde armatuekin armak trafikatzeaz akusatuko dute AEBetan, besteak beste. Berarentzat, ordea, hori guztia «amerikarren asmakizuna» besterik ez da, eta ukatu egiten ditu delitu guztiak: «Ez dut estatu sekreturik ezagutzen, ez eta hango buruzagienenak ere. Nire negozioa aireko garraioan egon da, eta inoiz ez dut instituzio errusiarrentzat lan egin, eta armak trafikatzen ere ez». Sobiet Batasuna zenaren armadan aritutakoaren estradizioa ez zaiolagustatu agerian utzi du Errusiako Gobernuak. Atzerri Ministerioaren iritziz, «oztopoa» izango da AEBen eta Errusiaren arteko harremanetan. AMAGOIA MUJIKA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.