Taiwaneko larrialdi zerbitzuek Morakot tifoiaren eraginez, hiru herrixketan isolatuta geratu ziren lagunak bizirik zeudela jakin eta gero, erreskatatzeko operazio berezia jarri zuten martxan atzo gauean. "700 lagun bizirik zeudela jakin genuen atzo eta gaur 26 gehiago atzeman ditugu. 25 helikoptero erabiltzen ari gara horiek guztiak onik ateratzeko", azaldu du Richard Hu bozeramaileak.
Huk adierazi duenez, momentu hauetan ezin dute zehaztu zenbat lagun dauden lur azpian harrapatuta, tifoiak hiru herritan eragindako lur jauzien ondorioz.
Oraingoz Taiwanen, zenbaki ofizialen arabera, 66 lagun hil dira eta beste 61 desagertuta daude. Datu hauek ez dituzte kontutan hartzen ordea, lokatz eta harrien azpian desagertuta dauden lagunak.
Morakot tifoia astebuan igaro zen Taiwanetik, eta azken mendean egondako uholde larrienak eragin ditu.
Japonian bestalde, i=Etau=i ekaitz tropilaren eraginez, hemezortzi lagun hil eta hamazazpi desagertu dira. Gainera, atzo herrialdeak jasan zuen lurrikarak hildako bat eta 122 zauritu utzi ditu.
Mundua
Hiltzat ematen zituzten 700 lagun erreskatatu dituzte Taiwanen
Lur jauzi batek harrapatu zituen mendi aldeko hiru herrixka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu