Irakeko epaitegi batek heriotza zigorra ezarri dio Tarek Aziz Saddam Husseinen garaiko lehen ministrordeari. 74 urte ditu egun Azizek, eta Lehendakaritza Kontseiluak kontrako erabakia hartzen ez badu, urkatuta hilko dute.
Oposizioko politikariak, batik bat, alderdi erlijiosoetakoak, jazarri eta hiltzea leporatuta jarri diote heriotza zigorra Azizi. Saddamen garaian Irakeko buruzagi politiko nagusietakoa izan zen, estatuburuaren hurrengoa.
Tarek Aziz ez ezik, Saadun Shaker Barne ministro ohia eta Hamid Mahmud Saddamen idazkaria ere hiltzera zigortu dituzte arrazoi berengatik.
Arestian aipatu bezala, Lehendakaritza Kontseiluak du heriotza zigorrari buruzko azken hitza, eta gerta daiteke epaiak etetea eta beste zigor bategatik trukatzea. Hain zuzen ere, 2008an Errepublikako Guardiaren buruzagi Husein Raxid al Tikriti eta Hashem Ahmed Defentsa ministro ohiarenak bertan behera utzi zituen. Milaka kurdu hil izana leporatu zieten haiei biei.
Irak
Hiltzera zigortu dute Saddam Husseinen lehen ministrorde Tarek Aziz
Oposizioko politikariak jazarri eta hiltzeagatik ezarri diote zigor hori, Saadun Shaker Barne ministro ohiari eta Abdel Hamid Mahmud gobernu idazkariari bezala. Saddamen gobernuko kide ezagunena zen Aziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu