istripua

Hiru autobusek elkar jo dute, eta gutxienez 22 lagun hil eta 38 zauritu dira, Iranen

Istanbuletik Teheranerako ibilbidea egiten zuen autobus bat beste bat aurreratzen saiatu denean gertatu da istripua, hango irrati-telebista kate batek adierazi duenez. Ondorioz, hiru autobusek elkar jo eta gutxienez 22 pertsona hil, eta beste 38 zauritu dira ezbeharrean. Momentuz ez dakite biktima guztiak irandarrak direnik, biktimen artean atzerritarrak egon baitaitezke.

2005eko abuztuaren 26a
18:12
Entzun
Gidarien esperientzia faltagatik, errepideen egoera txarragatik, eta ibilgailu ofizialen antzinatasunagatik, zirkulazio istripu gehien gertatzen den munduko herrialdea da Iran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.