Hondoratze baten ostean meategi barruan, sakonera handian, harrapatuta geratu ziren 33 meatzari Txileko meategi batean. Atzo albiste onak jaso zituzten haien senideek, salbamendu taldeetako kideek, eta erreskatea bertatik bertara jarraitzen ari diren agintariek: zunda baten bidez meatzariekin harremanetan jartzea lortu zuten, eta haiek heralazitako ohar baten bidez, guztiak onik daudela jakin dute. 700 metrora dagoen babesleku batean daude meatzariak.
Atacamako San Jose meategian gertatu da ezbeharra, eta Txile osoan oihartzun handia izan du. Horregatik, atzo bizirik daudela jakitea asko izan ziren herrialde guztian gertatutako poz agerpenak. Sebastian Piñera presidenteak bertatik bertara bizi izan zuen meatzariekin izandako lehendabiziko harremana. Zundaren bidez bideokamera ere jaitsi ahal izan zuten, eta meatzarien irudiak hartu ere bai, kamaraz ohartuta poz keinuak egiten.
Orain, ura, glukosa, elikagaiak eta botikak helarazi ahal izango dizkiete. Halaber, meatzariak ateratzeko lanak hasi dituzte, baina lehen kalkuluen arabera, hiru bat hilabete beharko dituzte 33 lagunak ateratzeko, oso sakonera handian baitaude.
Ehun urte baino gehiago dira San Jose meategia ustitatzen hasi zirela, eta zenbait iturriren arabera, gehiegiko ustiaketa egin da. 2007an itxi egin zuten ezbehar baten ondoren, baina gero berriro irekitzea erabaki zuten. Hain zuzen ere, erabaki hori oso eztabaidatua izan zen, eta orain areagotu egin da eztabaida.
Mundua
Hiru bat hilabete beharko dira Txileko meategi batean harrapatuta geratu diren meatzariak ateratzeko
Hamazazpi egunen ondren, zunda baten bidez atzo lortu zuten haiekin harremanetan jartzea. 33 dira eta guztiak bizirik daude 700 metrora dagoen babesleku batean. 2007an itxi egin zuten meateagia ezbehar batean ostean, eta gero berriro ireki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu