MUNDUA

Hiru bonbak eztanda egin dute Egipton, eta gutxienez bost lagun hil dira

Ehun lagun inguru zauritu dira erasoetan. Bideoa: jendetza, lehen erasoa izan den lekuan. [Youtube]http://youtu.be/oh1cH_F-lik[/Youtube]

2014ko urtarrilaren 24a
11:25
Entzun

Bihar ospatuko dute Egipton Hosni Mubarak presidente ohia kargutik kendu zuen iraultzaren hirugarren urteurrena, eta hiru leherketa izan dira hainbat lekutan urteurrenaren bezperan.

Lehen eztanda Kairon izan da, Poliziaren egoitzaren aurrean, eta lau lagun hil eta 73 zauritu dira. Bi ordu geroago, Egipton 09:15 inguru zirela, lagun bat hil eta hamabost zauritu dira, Kairon bertan izandako beste eztanda batean. Metro geltoki batean izan da leherketa. Hirugarren erasoa Gizan izan da, eta ez da inor hil, Egiptoko segurtasun indarrek Efe agentziari jakinarazi diotenez.

Eraso "terrorista eta doilorra" izan dela esan du Mohamed Ibrahim Egiptoko Barne ministroak, lehen eztandaren ostean. Haren arabera, erasoen helburua da iraultzaren urteurrena ez ospatzea, baina gaineratu du "milioika" lagun aterako direla bihar kalera, "erreferendumean egin zuten bezala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.