Hiru egunean hemezortzi palestinar hil ditu Israelek

Hamaseko adar armatuak ere su-etenerako deia egin du, miliziek misilak jaurti badituzte ere

Erredakzioa
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Gazan azken bi urteko erasoaldi zabalena egiten ari da egunotan Israel; hiru egunean hemezortzi palestinar hil baititu —zazpi zibil eta hamaika ekintzaile—, eta azken hiru astean hogeita sei. Hamaseko adar armatuko buruzagi bat eta bi miliziano izan dira azken hildakoak. Atzo goizaldean euren autoari misil bat bota zieten gerra hegazkin batetik, Rafan.Abu Snima Azedim al Kasam Brigadetako burua zen hildako gerrillaria.

Israelgo iturri militarrek salatu dute milizianoek eskuz egindako misilak jaurtitzen jarraitzen dutela. Israelek, misilak atzemateko, ezkutu bat ezarri berri du mugatik gertu, burdinazko kupula, eta horri esker jada hainbat misil atzeman dituzte.

Gazaren kontrako erasoaldia iragan ostegunean abiatu zen, hain zuzen ere misil batek eskola autobus bat bete-betean harrapatu zuen egunean. Benjamin Netanyahu lehen ministroak «muga gorri guztiak» gainditzea leporatuta, ekintzaileen kontra egingo zutela ohartarazi zuen, milizianoen misilek inor hil ez bazuten ere.

Hamasek ere egun horretan bertan aldarrikatu zuen alde bakarreko su-etena. Israelek horren berri ez zuela argudiatuta eutsi dio erasoari, baina, milizia palestinarrek beste pausu bat eman dute bakea bermatze aldera. Ismail Hania Hamaseko lehen ministroak erasoak egiteari uzteko eskatu dio Israeli. Eta Azedim al Kasam Brigadek, berriz, eskutitz bat igorri diote menia eskainiz. Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak erasoak eteteko eskatu die aldeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.