Afganistan

Hiru eguneko su-etena iragarri dute talibanek

Meniatik kanpo utzi dituzte nazioarteko indarrak eta ohartarazi dute inork erasotzen badie erantzun egingo dutela.

Militarrak Jalalabad hiriko kaleak zaintzen. GHULAMULLAH HABIBI, EFE
2018ko ekainaren 9a
17:42
Entzun

Ramadanaren amaierako ospakizunak direla eta su-etena iragarri dute talibanek Afganistanen. Hiru egun iraungo ditu meniak, Eid at Fitr jaia amaitu bitartean, baina soilik bertako milizien artekoa izango da; nazioarteko indarrak ez ditu bere baitan hartuko. Aurrez Afganistango Gobernuak astebeteko su-etena iragarria zuen.

Talibanek iragarri dute jarraitu egingo dutela atzerriko indarren aurkako erasoekin eta inork euren aurka egiten badu erantzun egingo dutela. Aldi berean, ez dute baztertzen zenbai gerra preso aske uzteko aukera. Afganistango Gobernua baikor agertu da iragarpenarekin eta emandako hitza beteko duten itxaropena agertu du.

Bestalde, ostiral iluntzean, Herat eskualdeko base militar bati eraso zioten talibanek eta gutxienez 17 soldadu afganiar hil zituzten. Enfrentamenduetan zortzi ekintzaile ere hil zirela zabaldu dute armadako iturriek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.