Siriako presidentetzarako hauteskundeetan gailendu ostean, Baxar al-Assad herrialdeko presidenteak iragarri zuen odol deliturik ez duten presoak askatuko zituela, eta hori gertatzen hasi dela baieztatu du behatokiaren informazioak. 529 dira aske geratu diren presoak, hain zuzen.
Behatokiak espero du guztira 70.000 preso libre geratuko direla, eta gogorarazi du atxilotu zituzten 18.000 lagun desagertuta daudela oraindik.
Al-Assadek iragarritako neurriak gaixotasun sendaezinak dituzten presoei eragiten die, baita 70 urtetik gorakoei eta delitu jakinengatik zigortutako presoei ere —bahitutako lagunak erreskaterik kobratu gabe libre uzten dituztenei, esaterako—.