Novoselskoye herrian gertatu da erasoa, Errusiaren hego-ekialdean. Hiru lagunek polizia etxe baten aurka egin dute, baina, segurtasun indarrek Interfax agentziari jakinarazi diotenez, horietako bi hil dituzte poliziek. Bestea aldean zeraman lehergailua zartatuta hil da. Polizia iturrien arabera, ez da beste biktimarik izan.