Hain zuzen ere, hamar urteko espetxe zigorra jaso duten lau lagunetako bi dira Perez Martinez eta Silva Sande. Isabel Llaquet Balldellou eta Jose Luis Elipe Lopez dira beste biak.
Victoria Gomez Mendez, ostera, zortzi urteko espetxera zigortu dute, sei urtera Jose Antonio Peña Quesada, eta hiru urteko zigorra ezarri diote Maria Rosario Llobregat Morenori.
"Helburu terroristak zituen gaizkile elkarteko" kide izategatik zigortu dituzte zazpi lagunak. Epaiaren arabera, "ideologiarik gabeko erakunde terrorista bateko bizkarrezur, burmuin eta besoak" ziren zazpi lagun horiek.
Epaiketa
Hiru eta hamar urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete GRAPOko zazpi kideri Frantzian
Espainiako GRAPO talde armatuko zazpi kide atxilotu zituen duela ia hiru urte Frantziako Poliziak Parisen. Han epaitu dituzte, eta hirutik hamar urtera bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete. Manuel Perez Martinez eta Fernando Silva Sande buruzagi historikoak daude zigortuen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu