Geneva
•Urtarrilak 31. Nazio Batuen Erakundeak Genevan duen presentziagatik hautatu zuten Suitzako hiri hori martxa hasteko. Lehen egunean, NBEren Errefuxiatuentzako Goi Batzordearen egoitzaren aurren bildu ziren, eta Turkiak «kurduen mugimenduari kalte egiteko eta kurduen auzia isiltzeko egiten dituen negoziazio zikinak» salatu zituzten bertan.
Lausanne
•Otsailak 3. «Kurdistanen banaketaren arrazoi nagusietako bat —Turkia, Irak, Iran eta Siria artean zatituta dago— Lausanneko hitzarmenak eragin zuen», KON-KURDen arabera. 1923ko uztailaren 24an sinatu zuten Greziak, Turkiak eta aliatuek, mugen banaketa egin. Kurduen existentzia ukatu zuen itunak.
Estrasburgo
•Otsailak 15. Europako Batasuneko erakundeetara eraman dituzte aldarrikapenak, eta inplikazioa eskatu diete. Kurduen egoera nazioartera eraman nahi izan dute martxarekin.