Kuba

Hiru hilabeteren ondoren Castroren irudiak zabaldu dituzte

Hugo Chavez Venezuelako presidentearekin hizketan ageri da Kubako telebistak emandako irudietan. Argal ageri da Kubako buruzagi nagusia, baina zutik Chavezi harrera egiteko.

2007ko urtarrilaren 31
18:35
Entzun
Fidel Castro Kubako buruzagi nagusiaren irudiak zabaldu ditu hango telebistak. Joan den astelehenean Hugo Chavez Venezuelako presidentearekin egin zuen bileran grabatutakoak dira, eta hiru hilabetean zabaldu diren Castroren lehendabiziko irudiak.

Txandalarekin jantzita eta oso argal ageri da Kubako buruzagi nagusia irudi horietan, baina zutik Chavezi harrera egiteko.

Chavezek agertu du bi orduz egon zirela elkarrekin, eta "umoretsu eta adoretsu" aurkitu zuela. Uztailaren 26an egin zuen jendaurreko azken aldia Castrok, eta ondoren, Raul anaiaren esku utzi zuen agintea, "behin-behinean" gaixo zegoela-eta.

Gaitzaren inguruan hainbat zurrumurru ibili dira, baina hasieran zabaldu zen bezala hesteetako minbizia duela ukatu egin dute artatu duten medikuek. Nolanahi ere, Castrok 80 urte ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.