Gutxienez, hiru lagun hil eta 30 zauritu dira gaur Ankaran, industrialde bateko eraikin batean izandako leherketan. Eztandaren ondorioz, eraikineko lau solairuetatik bi erori egin dira. Lehen informazio ofizialen arabera, ustez gas isuri batek eragin du leherketa.
Jenimahalle barrutian gertatu da, eta hango alkate Fethi Jasarrek eman du hildakoen berri. Turkiako hedabideek diote bost langile daudela harrapatuta eraikineko hondakinetan.
turkia
Hiru lagun hil dira Ankaran, eraikin batean izandako leherketan
Ustez, gas isuri batek eragin du eztanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu