Bidaiarietako baten senide eta lagunek alokatutako autobusa zen. Izan ere, bidaiari horrek 80 urte betetzen zituela eta Sartheko herri batera zihoazen ospatzera. Bidaiari hori da zendu diren hiru lagunetako bat.
Ehun bat suhiltzaileek eta larrialdiko mediku taldeek parte hartu dute erreskatean. Behin-behinekoz itxi egin dute autopista.
Ezbeharra
Hiru lagun hil dira autobus istripu batean, Frantzia mendebaldean
Errepide istripu larria gertatu da Frantzia mendebaldean: autobus bat errepide bazterrera erori da, eta hiru lagun hil eta beste 23 zauritu dira. Cornevilletik (Eure) Alenconera (Sarthe) zihoan autobusa, eta 28 autopistan izan du ezbeharra, Saint-Jean-d'Asse parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu